hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Euskadiko 356 enpresek egiten dute lan energiarekin
2011ko Urria

energia euskadi24.400. Pertsonek egiten dute lan Euskal Autonomia Erkidegoan Energiaren sektoreko enpresatan.


Azken hamarkadan eusko jaurlaritzak helburu batzuk finkatuta zituen. Xede horietatik batzuk baino ez dira lortu, oraindik, asko dago egiteko.

Energiarekin zerikusia duten 356 enpresa aurkitzen dira egun Euskal Auto­no­mia Erkidegoan. Horietan guztietan 24.400 pertsona inguruk lan egiten dute eta sektore horren fakturazioa 15.400 milioi euro baino altuagoa da. Gainera, berrikuntza garatzeko, I+Gan 188 milioi euroko inbertsioa egin da.

2001az geroztik finkatu ziren
hamaika arloetatik seitan bete dira
asmoak jada

Hala, Xabier Garmendia Eus­ko Jaurlaritzako Industria eta Energia sailburuordeak, sektoreari buruzko ikuspegi orokorra eskain zuen Eusko Legebiltza­rrean irailaren bukaeran. Ener­gia­ren sektoreak duen garrantzi ekonomikoa nabarmendu du era berean.

CIC energiGUNE ikerketa kooperatiboko zentroa ere badu energiaren euskal sektoreak. Zen­tro horretan, energian espezializatutako I+Gko hamar zentro korporatibo biltzen dira.  Horiekin batera, nazioarteko enpresen bost lehiakortasun-zentro, goi-mailako kalitateko hainbat unibertsitate eta euskal bi ­aliantza teknologiko handi ere (IK4 eta Tecnalia) kokatzen dira. Garmendiak azaldu zuenez,  "hel­buruen betetze-maila ertain-handia izan da", berriztagarrien kasuan eta elektrizitatea sortzeko tasa autoktonoaren kasuan izan ezik.

2001-2010 hamarkadan zehar, Eusko Jaurlaritzak xede ba­tzuk finkatu zituen: energia %15 aurreztea; eskariaren %12 berriztagarrien bitartez betetzea; gas naturalaren azpiegiturak indar­tzea eta energia sortzeko parkea berritzea; Kiotoko Protokoloaren helburuak betetzen laguntzea eta ingurumenaren kalitatea hobe­tzea; I+Ga indartzea energiaren sektorean eta agenteen artean ­akordioak bultzatzea, besteak beste. Horien balantzea ere eskaini zuten. Honela, adierazle estrategiko nagusien betetze-mailak zehaztu zituen; hamaika arloetatik seitan asmoak bete dira jada, bereziki, ingurumen-ekarpenari, ekarpen publikoari eta lortutako energia-aurrezkiaren mailari dagokienez.

Kontra, 2010. urtera arte ez da lortu Euskadin energia-eskariari aurre egiteko berriztagarriek ­egin beharreko ekarpenaren xedea betetzea, oraingoz erdia baino ez da lortu; hau da, helburua %12 zen eta %6,7 lortu ­da.  Beste egitasmo batzuk ez dira lortu; ­adibidez: ez da lortu EAEk behar adina elektrizitate sortzea. Ener­gia berriztagarriei erreparatuz, 2010ean ­energia eolikoaren 153 MW zeuden instalatuta. Den­bora honetan hiru parke eta miniparke fotovoltaikoaren kasuan, aurretik ­ipinitako aurreikuspenak gainditu dira honakoan: 20 MW instalatu dira; hau da, hasieran espero ziren 11 MW gaindituta.

Eguzki-energia ter­mi­koak potentzia-maila berdina du instalatuta, MW, baina duela hamarkada bat finkatutako 152 MW-ko helburura iritsi gabe. Garmendiak ­azaldu zuenez, azken hamar urtetan "energia-merkatuetan aldaketak aurrerapen teknologiko garrantzitsuak" gertatu dira eta, horrez gain, industrian eraginkortasunaren aldeko inbertsio-proiektu ugari ere garatu direla.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.