hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
BBK Fundazioak enpresa ideia berriak saritu ditu berriz
2011ko Urria

Ideia Lehiaketaren azken edizioan (unibertsitateko eta formakuntza zentroetako) 135 ikaslek hartu dute parte.

BBK Fundazioa Ideia Lehiaketaren 2010/2011 edizioaren Sari-banaketa ekitaldia antolatu zen Bilboko BBK Aretoan, urriaren 13an. Ekitaldian sariak lortu dituzten egitasmo irabazleak eman ziren ezagutzera; hau da, unibertsitate eta lanbide heziketa zentroetan diharduten ikasleek aurkeztutako enpresak sortzeko egitasmo onenei ematen diren sariak. Azken edizio honetan 135 ikasleek hartu dute parte.

Aurten, berritasun bat eman da, ikasleak saritzeaz gain, egun ikasketak burutzen ari diren zentroei ere errekonozimendua egin zaie. Hala, BBK Fundazioa Ideia Lehiaketaren edizio honek bi kategoriatan banatzen diren lau sari banatu zituen, ikasleen lana eta hezkuntza zentroen ekintzailetzaren aldeko lana saritu zituztenak.

Alde batetik, Unibertsitatea kategorian unibertsitate ikasketak burutzen ari diren ikasleen bi proiektu enpresarial onenak saritu ziren. Unibertsitatea Lehenengo Saria, 5.000,00 euro eskudirutan (3.000,00 euro eta banakako diploma talde garailearen kideentzat eta beste 2.000,00 euro eta diploma bat ikasketak burutzen ari diren zentroarentzat), Asier Fernandez Ariasek, Deustu Unibertsitateko ikasleak, sortutako ‘On egin S.L.’ proiektuak irabazi zuen. Unibertsitatea Bigarren Saria, 3.000,00 euro eskudirutan (1.800,00 euro eta banakako diploma talde garailearen kideentzat eta beste 1.200,00 euro eta diploma bat ikasketak burutzen ari diren zentroarentzat) Maria Gezinak, Edurne Ibañezek eta Ana Epalzak, Deustuko Unibertsitateko ikasleek, burututako ‘Naturazblai’ proiektuarentzat izan zen.

Beste alde batetik, Lanbide Heziketa Kategorian formakuntza profesionaleko ikasketak burutzen ari diren ikasleen bi proiektu enpresarial onenak saritu ziren. Lanbide Heziketa Lehenengo Saria, 5.000,00 euro eskudirutan (3.000,00 euro eta banakako diploma talde garailearen kideentzat eta, bestetik, 2.000,00 euro eta diploma bat ikasketak burutzen ari diren zentroarentzat), Fadurako Itziar Garate eta Ane Etxebarria ikasleak sortutako ‘Haizialdia’ proiektuarentzat izan zen. Lanbide Heziketa Bigarren Saria, 3.000,00 euro eskudirutan (1.800,00 euro eta banakako diploma talde garailearen kideentzat eta, bestetik, 1.200,00 euro eta diploma bat ikasketak burutzen ari diren zentroarentzat) San Viator Ikastetxeko ‘Txiki Toki’ egitasmoak irabazi zuen. Proiektua Iratxe Tomás, Tamara Gil, Amaia Llaguno, Maitane Santoveña eta Ziortza Setién ikasleek burutu zuten.


Lehiaketaren asmoa. BBK Fundazioak bultzatua, BBK Fundazioa Ideia Lehiaketaren helburu nagusiak Bizkaiko ikasle gazteen artean enpresa espiritua sustatzea, ikasleak enpresa berriak sortzen laguntzea eta autoenplegua lan munduan sartzeko aukera bat bezala aurkeztea dira. Horretarako, Bizkaiko Unibertsitateetako eta Lanbide Heziketako ikasleei proiektu bat gauzatu dezaten proposatzen zaie.

Deustuko Unibertsitate Komertzialeko, Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko fakultateetako, Zabalburu Ikastetxeko, Somorrostro Prestakuntza Zentroko, San Viator Ikastetxeko eta Bizkaiko Ikaslan sarea osatzen duten Lanbide Heziketako zentroetako ikasleen partehartzeari dago zabalik lehiaketa.


 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.