hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
enpresak
Enpresen I+G+b-aren aldeko apustuak IK4ren diru-sarrerak bermatu ditu
2012ko Otsaila

Ik4Apustuak 103 milioi euro bermatu ditu eta kopuru horren %60 enpresen kontratazio zuzenari esker lortu da. Euskal aliantza teknologikoak Donostian batu du estrategia batzordea eta, aldi berean, nortasun korporatiboa aurkeztu du.

 
Innobasquek Momentum Project aurkeztu du Euskadin, enpresa sozialak finantzatzeko programa
2012ko Otsaila

innobasqueProiektuak lagundu egiten dio ekintzailetza sozialari garatzen. Laguntza-sarea sortuz, enpresa horiek sendotu eta hazten laguntzen ditu.

 
Fagor Groupek eta Robamek Joint-Venture bat ezarri dute Txinan De Dietrich etxetresna elektrikoak merkaturatzeko asmoz
2012ko Otsaila

Fagor Groupek eta Robam-ek (txinatar merkatuan egosketa eta ahokadura arloan espezializatutako etxea) enpresa bat sortu dute Txinan "De Dietrich" izena duen markako etxetresna elektrikoak elkarrekin merkaturatzeko xedez.

 
Euskal Erkidegoko hizkuntz industriak Europako sektorearen % 7 du eta munduko fakturazioaren % 3
2012ko Otsaila

Industria sektore erreferentea da eta Euskal Erkidegoak gidatu nahi du Espainian, eta 3.300 familia eta gehiagori ematen die enplegua Euskal Autonomia Erkidegoan.2011n, sektore horrek 602 milioi euro fakturatu zituen eta 2012an % 3 igotzea espero da.Hizkuntzen industria EAEren BPGren % 0,83 da eta Euskal BPG Industrialaren % 3,29.Sektorean lan egiten dutenen % 77ak 45 urte baino gutxiago du.LANGUNEk 30 erakunde eta gehiago hartzen ditu eta lan egiten du Euskal Erkidegoan sektoreko aurrekluster gisa eratzeko.Gaur egun, munduko hizkuntza zerbitzuen merkatua 10.536 milioi euro dela jotzen da eta merkatu globalaren % 43a, 4.500 milioi euro inguru, merkatu europarrari dagozkiola.

 
Lan elkartuko kooperatibek gorakada nozitu ohi dute krisi garaietan
2012ko Otsaila

Euskadiko Kooperatien Erregistroko datuek argi utzi dute, krisialdi ga­raiak direnean pertsona ­ekintzaileek lan elkartuko kooperatibeetara jo ohi dute.

 
Barakaldoko Burtzeña enpresa parkeak 11,5 milioi eurotan baloratutako aktiboak ditu
2012ko Otsaila

SPRILURek 2011ko otsailean abiarazi du hamar urtetan zehar geldirik egon den proiektua. Honela, besteak beste, ARN enpresaren eraikin zaharrak eraitsi dira, esleitu da parkearen proiektua eta hasi dituzte kutsaduraren aurkako obrak.

 
Burdinola Arab Health-en aritu da
2012ko Otsaila

Dubain antolatu berri den Arab Health azokan parte hartu du Burdinolak eta horretan, mezu argia zabaldu du:  laborategientzako soluzioak, eraginkortasuna eta ibilbide oparoa.

 
MathLan-ek ordutegien antolatzaile inteligentea garatu du
2012ko Otsaila

Matematikan eta inteligentzia artifizialean berezitutako Bilboko aholkularitza eta ingeniaritza honek ordutegiak kudeatzen dituen antolatzaile bat eratu du. Bere ezaugarri nabarmenenak eraginkortasuna eta bizkortasuna dira.

 
Ideatecak martxan ipini du ekintzaileentzako Euskadiko proiektu teknologikoen azeleratzailea
2012ko Otsaila

Bilbon kokatzen den Ideateca euskal enpresak ideia berrien lantegi bihurtu nahi du. Horretarako, Euskal Herrian eratzen diren enpresen proiektu teknologikoak bultzatu nahi ditu.

 
Kutxabank-ek lehen fondo bermatua jarri du merkatuan
2012ko Otsaila

Dagoeneko kontratatu daiteke Kutxabank Bermatua inbertsio fondo berria, epea amaitzean inbertsioaren %100 bermatzen du eta urtean 12 hilabeteko Euribor gehi %1eko errentagarritasun.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

Banner

AGENDA

Lan erreformari buruzko jardunaldiak

2012/02/29. APD-k lan erreformari buruz hitz egiteko jardunaldiak antolatuko ditu Vitoria-Gasteizen; gainera Donostian (hilaren27an) eta Bilbon (martxoaren 5ean) ere burutuko dira.

Noiz: Otsailaren 29an; 09:00etatik 12:45etara.
Lekua: Silken Ciudad de Vitoria Hotelean (Portal de Castilla, 8).

 
Goi Mailako Prestakuntza Salmentan eta Salerosketa Harremanetan: Mugarik Gabeko Ahalmena Salmentetan

2012/03/12. “Ikastaro hau guztiz praktikoa eta “kalean” frogatua da;, bereziki eratuta dago salmentan diharduten profesionalentzat, han ikasiko baitituzte arlo honetara aplikatutako giza psikologiaren tresnarik aurreratuenak; PNL (Programazio Neurolinguistikoa) eta Adimen emozionala, eta baita beste tresna hauek ere: Komunikazio eraginkorra eta Giza Harremanen Gestio Pertsonala. Antolatzailea(k): Iñigo Saez de Urturi. Formación de Directivos.

Noiz: Martxoaren 12tik 16ra bitartean, 16:00etatik 20:00etara.
Lekua: Arabako Teknologia Parkea.

 
Euskara Entitate Publikoetan

2012/02/02. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatu dituen jardunaldiok, elkarlanerako abiapuntu izatea dute helburu. Goiz eta arratsalde bateko lansaioan, aukera izango dugu elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta arlo honetan gabiltzanon beharrizanak, iritziak, ideiak eta ardurak jasotzeko, aurrerantzean etorriko diren eskakizunei aurre egiteko pausoak zehazten joan gaitezen, batez ere datorren plangintzaldiari begira. Doakoa.

Noiz: Otsailaren 2an, 08:30etatik 17:45etara.

Lekua: Arabako Teknologia Parkean.

 
publizitatea:
Banner