hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
“Ideia hezkuntza sustatzea da, jendea artearen historiara hurbiltzea”
2011ko Ekaina

itziar martijaItziar Martija / Berreginen Museoko Hezkuntza Zerbitzuaren Arduraduna.

Bilboko Berreginen Museoa eratzeko ideia 1922an Ma­nuel Ramirez Escude­ro­rena izan zela uste da. Geroztik, kokaleku anitz izan ditu eta egun, Mariaren Bihotza Elizan aurki­tzen da. Itziar Martija (1972­/Bilbo) museoko hezkuntza zerbitzuaren arduraduna da eta kopia hauen balioaz aritu da.

Zer dela-eta erabaki zen Bilbon artelanen Berreginen Museoa sortzea?
XIX. mendearen amaieran nahiko ohikoa bihurtu zen berreginen museoa irekitzea. Bazen momentu oso berezia, hezkuntza eta kultura zabaltzen ari ziren gizartean, aisialdirako denbora gehiago zegoen eta ez zen oso erraza bidaiatzea. Hori dela-eta, hasi ziren museoak irekitzen Europan; adibidez, Londresen. Garai hartan Bilbok lotura oso estua zuen Britainia Handiarekin merkatari­tza eta burdina zela-eta. Horrela, horko adibidea jarraitu eta Bil­bon ere museoa zabaldu zen. Une horretan planteatu zen museoen jauregia sortzea; berreginen museo bat, arte garaikideko beste bat... museo guztiak leku be­rean eduki na­hi zituzten. 1921­ean proposatu zen lehenengo aldiz berreginen museo bat egitea Bilbon. 1927an erabaki zuten ­eraikitzea eta 1930­­-31. urteetan ­ireki zen. Ideia hezkuntza susta­tzea da, jendea artearen historiara hurbiltzea, hemen­txe ikasteko.

Nondik ekarri dira obrak?
Pieza guztiak atzerritik, Ma­dri­letik, Bartzelonatik... ekarri dira. Hasieratik izan zituzten harremanak museo desberdinekin jakiteko zer ekarri nahi zuten hona. Adibidetzat hartu zuten Ma­drilgo katalogoa, bertako berreginen museoa, egun itxita dagoena. Beraz, hasi ziren erabakitzen zer ekarriko zen. Obra gehienak eskatu ziren Europako museoetan eta originalak zeuden lekuetatik bertaratu ziren; adibidez, Samotraziako garaipena Louvre museotik. Hala ere, batzuekin ­ezinezkoa da, noski; Miche­lan­geloren Moises ezinezkoa zen eliza batean dagoelako; orduan, oso tailer garrantzitsu batetik etorri zen. Beste obra batzuk, adibidez, Olinpiako Hermes-a, Grezian kontserbatu da betidanik, baina Frantziatik ekarri zen horko arkeologoak frantziarrak zirelako eta Louvrerrek kudeatzen zuelako. Beste batzuekin gauza berdina gertatu zen, badaukagu Delfosko Auriga; Berlinen egin zen arkeologoak Berlinekoak zirelako. Obra batzuk Pradotik ­etortzen di­ra, orduan obra hauek Ma­dril­go San Fernando akademian agiten dira. Hala ere, printzipioz, gu­re kopiak daude eginda museo ezberdinetan eta gainera, molde horietako lehenengo kopiak dira. Horregatik oso onak dira eta balioa handia da. Oso zaila da eska­iolazko pieza bat 80 urtez kon­tserbatzea. Momentu hartan ez zegoen teknologiarik beste modu batean egiteko.

Bilboko Berreginen Museoa Zein izan da museoak hartu duen lan esanguratsuena?
Gure  museoa zabaltzeko erabil­tzen dugun obra Samotraziako Garaipena da; lehen aldarea zegoen lekuan kokatu dugu. Baina horretaz aparte, lan ezagunenak Erroman dagoen Moises, Pari­seko Miloko Venus, Laooconte... artelan horiek beti egon ohi dira museoan. Bestetik, badaude beste lan garrantzitsuak; adibidez, Britainiar Museoan dauden Par­tenoiko marmolak, metopak, frisoak, frontoietako eskulturak... Arazoa da asko ditugula eta elizan guztiak ipintzeko espaziorik ez dagoela.

Programa bereziak antolatzen dituzue; adibidez, umeentzako jarduerak edo bisita gidatuak.

Eskaintza oso zabala da. Esa­te­rako, marrazketa ikastaroa antolatzen da, nahiko arrakasta­tsua dena. Arte Ede­rretako edo Arki­tektura ikasleak hona etortzen di­ra ikastera. Bestalde, lehenengo eta bigarren hezkuntzarako ­eta batxilergorako programa daukagu; azken honetan, oso programa berezia dago, Arte Eder museoarekin lan egiten dugu eta saioak prestatzen ditugu: eskulturak komentatzen erakusten diegu, Bil­botik ibiltzen gara eraikuntza batzuk ikusiz... Bes­te­tik, hilabetero, hitzaldiak egiten ditugu gure artelan bat testuinguru batean jartzeko; Gabonetan umeentzako tailerrak antolatzen ditugu eta harrera oso ona dute...

Ba al da arrazoirik museoa Bilbo Zaharrean kokatzeko?
Museoa ireki zen Abandon, Al­biako Lorategietan, baina, egun, leku horretan epaitegiak daude; hor zeuden Berastegiko eskolak. Udalak behin behineko museoa izateko eman zuen espazio hura, baina XX. mendearen erdialdera beste leku bat bilatu zen museoarentzat; horrela, San Frantzis­ko­ko eskoletara mugitu zen. Bertan egon zen, baina 1999. urtean ­eraikinak arazoak izan zituen, uholdeak gertatu ziren barruan. Museoa itxi behar izan zuten eta nora eraman pentsatzen hasi ziren. Birgaitze plana martxan zegoen eta azkenean, Mariaren Bi­hotza eliza ere berreskuratu behar zutenez, bertara mugitu zuten. 50eko hamarkadaz geroztik museoa Bilbo Zaharrean egon zen, bertan bulegoak, biltegia, ­erakustokia... mantendu dira.

Zenbat bisita izaten ditu urtean?
2006ko azaroan ireki zen eta une hartan jende asko etorri zen, gero estabilizazio momentua izan genuen gure publikoa hartzen, geroztik gora goaz. Normalean, 9.000 bisitari inguru izaten ditugu. Poliki-poliki gora goaz eta hortxe gabiltza, lortzen ari gara.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner