hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
“Korrikaren xedea euskararen aldeko kontzientzia suspertzea da”
2011ko Apirila

Edurne Brouard AEK-ko kidea eta korrikako koordinatzailea

Korrika laguntzeko modu asko daude, ekintza kulturaletan parte hartuz, korrika lagun bihurtuz, ekimenetan lagunduz, merchandisinga erosiz eta noski, petoa jantzi eta korrika eginez.

Lehenengo Korrikak 1980an zeharkatu zuen Euskal He­rria, Oñatitik Bilbora. Ge­roztik, lekukoak eskuz esku ­igaro dira euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuenean. Korrikaren 17. edizioak lehen me­troak emango ditu apirilaren 7an, Trebiñun (Araban) eta hamar ­egunen buruan, egunez ­eta gauez kilometroak eta kilometroak ­egin ondoren, Donos­tiara helduko da “Maitatu, ikasi, ari... euskalakari” lelopean. Edur­ne Brouar­dek (Bilbo, 1959) 13. Korri­­katik dauka ardura nagusia.

Zeintzuk dira Korrikaren xede nagusiak?
Korrikaren xedea euskararen aldeko kontzientzia suspertzea da. Hori manifestaldi erraldoi baten bidez egiten dugu eta, gainera, modu erreibindikatibo baina ludikoan. Beste aldetik, AEKk ­ora­indik Korrikak ematen dion ­aportazio ekonomikoa behar du. Beraz, xede bikoitza dauka.

Eta ezaugarriak?
Oso ezaugarri bereziak ditu. Sin­bolismoz betetako ekitaldia da, apropos hartzen du sinbolismo hori guk horren bidez hainbat gauza esan nahi ditugulako. Alde batetik, euskararen ­eremu osoan eta batera egiten den ekitaldia da. Zatiketa administratiboaren gainetik, AEKk euskararen eremua hartzen du aintzat ­eta guztietan egiten da Korrika.

Bigarren ezaugarria da lekuko bat dela sinbolorik handiena: lekuko hori hutsa da eta barruan mezu bat darama; mezua hasieratik eta helmugaraino hel dadin esku eta hanka guztiak behar dira, lekukoa pasatzen doalako eta barruan zer dagoen benetan jakin nahi badugu, denon parte hartzea beharrezkoa da. Hiru­garrena, korrika bera ­egitearena da; adierazi nahi dugu gure herriak ez daukala astiro joateko astirik eta euskararen berreskurapenak korrika joatera behar­tzen gaituela.

Minutu batzuez ikusten dugu Korrika pasatzen, baina zer lan dago horren atzean?
Horren atzean erakunde oso baten lana dago. Hiru hilabetetan zehar erakundea Korrikan oinarritzen da, hori dena AEKren ­­­­e­guneroko jarduna alde batera utzi gabe. Beraz, lan gainkarga hori izugarria izaten da gure irakasle eta laguntzaileentzat, baina hori ez ezik herri oso baten lana ere bada. Guk kalkulatzen dugu 10.000 pertsonatik gora egoten direla antolaketa lanetan. Ko­rrika lasterketa bat da eta hori da deigarriena, gehien gustatzen zaiguna.

Hala ere, Korrika hori baino askoz gehiago da, hasi baino sei hilabete lehenago kanpaina kalean da; laguntzaile kanpaina bat ­abiatu behar izan genuen orain dela hiru Korrika, Korrika bera antolatzeko be ez geneukalako diru nahikorik eta hor beste esfortzu bat eskatu genion herriari. Primeran erantzun zuen berriro ere eta horrekin hasita, Korrika zure herriko plazatik pasa bitartean badaude korrika lagun egin beharrak, propaganda lan izaugarria, Korrika kulturala, herrietan antolatzen diren ekimenak...

Edizio honetan Euskaltzaindia omenduko duzue.
Hau izaten da hasieran hartu beharreko erabaki bat, bazeuden aukera batzuk eta azkenean, Eus­kaltzaindia omentzea erabaki genuen, hiru arrazoi nagusiengatik: alde batetik, euskara dagoen lekuan badago, duda barik, herri honek horrela nahi izan duelako delako, baina horretan lagundu duten hainbat sektore badaude, eta gure ustez, ezinbestekoa izan den faktore bat corpus linguistiko bateratu bat edukitzea da; hau da, euskara batua eduki ahal izatea.

Gaur egun pentsaezina litzateke euskara unibertsitatean, komunikabide nazionaletan edo ­egoterik, euskara batuarik gabe, eta hori, gora-behera guztiekin, ­eta herri honetan sortu dituen eztabaida guztiekin, Euskaltzain­diari sor diogu. Baina, neurri berean, Euskaltzaindiak jakin izan du guretzat oso garrantzitsua den gauza bat gordetzen, hain zuzen ere, euskalkiak gordetzen. Erabi­lerarekin guztiz lotutako gai bat da, norberak berean egin behar duena.

Hirugarren arrazoia, Eus­kal­tza­india gure sehaska dela. Gu Eus­kaltzaindian jaio ginen, bere babesean lortu genituen behar genituen euskarri legal guztiak ­eta hori zor dio AEKk eta helduen euskalduntze alfabetatzeak bere osotasunean. Gaur ezagu­tzen du­gun sare hori, denak leku beretik jaio ginen.

Behin helmugara iritsita, atsedenerako paradarik al dago?
Guk ez dugu. Herriak badauka, ­eta horrela dago pentsatuta Ko­rrika, beti bukatzen delako Aberri Egunaren aurreko igandean, eta hori horrela pentsatuta dago, hain zuzen ere, atsedena hartu ­ahal ­izateko. Astelehenean dena ixten hasi behar gara: ko­txeak bueltatu, gauzak txukundu, garbitu, ordaindu, dossierrak ­egin... eta horretarako hiru egun dauzkagu. Horiek pasata oporretan goaz eta udara arteko tartea har­tzen dugu; baina udan hasten gara berriz hurrengo Korrika prestatzen.

Edizio honetan euskalaketa lehiaketa ipini da martxan

Korrika kulturalak asmo ugari biltzen ditu bere baitan. Aur­ten, berritasun bat izango da: euskalaketa lehiaketa, euskarazko bakarrizketa ­txapel­keta; izan ere, Korrika ­egiteaz gain, ekimenak etengabeko egitasmo berritzaileak biltzen ditu.

“Ko­rrika Kul­turala 7. Korri­ka­ren bueltan sortu zen. Sei eginda geneuzkan, bagenekien herriak sekulako indarraz ­eran­tzu­ten ziola Korri­kari. Oso urte korapilatsuetan murgilduta geunden, euskararen inguruan ­ara­zo ugari zeuden, boikot deialdiak izan zituen Ko­rri­kak... Hala eta guztiz ere, gure herriak beti ­erantzun ­izan dio Ko­rrikari. Be­raz, halako momentu batean, pen­tsatu genuen herriak hainbeste emanda, guk zeozer bueltan be eman beharko geniokeela. Bururatu zitzaigun hainbat ­eki­men kultural planteatzea ­ematen ziguten hori dena bueltatzeko eta hori ­erraz­ta­sunez ­ematea gure herrietako aretoetan, eta gure herriak euskaraz ­egiten den kulturaz goza zezan. Ideia horrekin jaio zen Korrika kulturala.

Ho­rrela jarri genuen mar­txan eta gaur egun, esan dezakegu herri honetan ­egiten den programazio kulturalean puntan dagoen ekimena dela. Sarritan instituzioek eurek egiten ez duten lana Ko­rrikak berak ­egiten du kulturari dagokion alor honetan. Guretzat eskerrak emateko modu bat da eta, aldi berean, uste dugu lagun­tzen dugula kultura euskaraz sortu nahi duten talde horiek guztiak bultzatuz eta denen ahotan ipiniz”, ­adierazi du Edurne Bro­uardek.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner