hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
“2012an amaitzen da kontratua eta ez dakit hasi be egingo den”
2011ko Martxoa

Miren Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Foru Diputatua

Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Foru Diputatua Kulturen aldeko herritartasun kontratuaz aritu da lanabesarekin; halaber, egun martxan dauden proiektuei ere errepasoa egin die.

Au­rretik, ­ira­kaskun­tzan eta hezkuntza-kudeaketan ardurak ­izan ditu ­eta HABEko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzako Hiz­kuntza Politi­karako sailburu­or­dea eta EAJren EBBeko ­idaz­karia izan da. Ho­rrez gain, hezkuntzaren gaineko zenbait lan argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan.

 

Zein egoeratan dago Kul­tu­ren Aldeko Herritar­ta­sun Kontratua? “Bi urte galdu direla” aipatu izan duzu.
Bai, nik uste dut baietz. Behin­tzat askoz hobeto erabili zitez­keen bi urte hauek erabili dire­na baino, nire ustez Jaur­laritza horrelako zurrunbilo batean sartu da. Kronograma moduko bat eginez, lehenengo zirribo­rroa plan estrategikoa izateko bokazioa daukana da, bere atal teoriko eta opera­­tiboarekin. Lehen zirriborroa iazko api­ri­le­an ezagutu ge­nu­en, he­men­txe bertan aurkeztu zitzai­gun; ekarpenak egite­ko es­ka­tu zigu­ten eta egin genituen. Uztaile­an izan genu­en erakundeen arteko batzordea­ren lehen bi­lera. Ordurako, batzuek eta besteok egindako ekarpenak bidalita zeuden, baina guk gure ekar­penen tes­tu­in­gurua eta ekar­pen horiek zer dela-eta egiten genituen azaldu genuen. Kon­tsi­derazio horren ostean, el­kar­lanerako proposamen bat ere egin genu­en. Gure ekar­pe­nak ez zitzaiz­ki­en gustatu eta bile­ra altxa zuten beste barik. Be­ra­ien us­tez, erakundeen ar­te­ko ba­tzor­dea ez zen era­gin­korra izango.

Baina dekretu bidez erabakita zegoen.
Dekretua gobernuak bere bu­ruari ematen dion araua da, eta beraz, aldatu dezake nahi due­nean. Kulturaren aholku ba­tzor­de modukoa dekretu bidez sortua da, kulturaren euskal kontseilua deitzen da eta hor hiru organo daude; bata, pre­si­dentzia, kultura sail­buruak duena; bestea, era­kun­deen ar­te­ko batzordea da, no­la­bait erabaki exekutiboak har­tzeko dauzkagun erakunde nagusiak, eta plenarioa eta era­kun­deen arteko batzordea; az­ken hori oso organo inpor­tan­tea da pleno hori bilduta ez dagoen bitar­tean berak ditue­lako ple­no­aren lanak egiteko esku­menak. Bes­talde, egin be­har di­ren politiken aurre­kon­tua jar­tzen dugunak ere hor gaude, eta bestetik, kon­tseilu guzti­aren koordi­nazio gunea da, memo­ria eta egute­gia egiteko esku­me­na du, adi­bi­dez. Hori de­kre­tuz onartuta dago eta gus­tu­koa ez badu, Gobernuak erraz du: erakunde bat edo organo bat dekretutik kendu, hori bere eskuetan dagoelako. Bai­na ez du dekreturik uki­tzen, beharbada itsusia de­la­ko parte-hartzerako eta ko­or­di­naziorako dagoen organo bat uki­tzea, baina zer egiten du? Gutxi­etsi eta baztertu, bere eginkizunetan baztertu.

Abenduan beste bilera bat antolatu zenuten.
Kontseiluaren lehen plenarioa  iazko urtearen abenduan uzab genuen. Han gobernuak bi­garren zirriborro bat eman zi­gun herritarrengandik jaso­ta­ko ekarpenez beteta, baina alda­ketatxo batzuk zituena. Esan behar da guk eman­da­koak ez zituztela onartzen ezta zati ba­tean ere, eta berriro ekarpenak eskatu zizkiguten, kasu horre­tan jada kontseiluko kide guz­tioi. Hilabete eta er­diko epea zabaldu zen ekar­penak egiteko. Lehenagotik guk aztertuta geni­tuen doku­mentu batzuekin ekar­penak egin geni­tuen, kasu ho­netan, bai mar­ko teo­rikoan eta bai marko ope­ra­­tiboan auke­ra eman zi­gu­te­lako.

Hamar kapitulutan bildu zenituzten proposamenak.
Izen ofiziala Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratua 2011-2012 da. Lehenengo kapituluan marko teorikoari egin geniz­kion ekarpenak; bigarrenean kul­tur eragileak eta erakundeak bil­­tzen genituen; beraiek egin zituzten diagnostikoak eta ekar­penak. Hi­rugarrenean marko ope­ra­ti­boa aipatzen genuen. Bes­te batean PESI Euskadi In­for­ma­zioaren Gizar­tea deitu­tako txos­tenari kultura sailetik nola be­rri­kuntzan egin ahal zaizkion ekarpenak sartzen geni­tuen. Ha­mar horien artean, bos­ga­rrena, seigarrena, zazpiga­rrena eta zor­tzigarrena dira gure ustez ze­harkakoak beharko luke­ten ar­loak: euskara, gazte politi­kak, ge­nero berdintasuna eta kul­tu­rartekotasuna edo euskal­dun be­rriak eta etorkinak. Lau ka­su ho­rietan kontsiderazio ba­tzuk egi­ten ditugu eta guk, ekarpen ze­ha­tzak egin ordez, uste dugu beste aholku batzor­deak edo Ema­kundek edo gazte kon­tsei­luak plenoari bere ekar­penak egin diezazkiola; azken batean, be­ra­iek dira honi buruz gehien dakitenak. Bederatziga­rrenean, be­rriz, lehen kontuan hartu ez zirenak eta gu­re ustez manten­tzea me­rezi du­tenak sartu ge­ni­tuen; eta azkenik, aben­du­ko ba­tzarrean bertan ahoz esan­da­ko ekarpenak berriro sartu ge­ni­tuen.

Eta ez zuen harrera ona izan.
Ez digute jaramon handirik egin. Nire ustez inportanteena, ba­te­tik, hau zegokionari, presi­den­teari, bidaltzea zen. Eta bigarre­na, kide guztiei doku­men­­tua osorik helaraztea. Dokumentu horrek osotasu­nean du zen­tzua, zeharkako lau arlo, marko teo­ri­koa, opera­tiboa, etab. dau­delako. Hala ere, ez ziguten kasurik egin eta kul­turako kon­tseiluko beste kideei ez zieten bidali, saka­ba­na­tuta ipini zituz­ten, hemen eta hor, gu­­re ekar­penak ez eza­gu­tze­ko mo­duan. Gure aldarrikapena izan zen gu lanerako prest gau­dela, 300 ekarpen baino gehiago egin ditugu; orain %21 gutxi-go­ra­be­hera onartu dira eta beste guztiak gobernuaren aldetik onar­tu barik gelditu dira, edo bes­tela, esan digute onarpen bal­­dintzatuak direla, ez dakigu ze­ri baldintzatuta, hori aztertu be­har­ko dugu eta horretan gabil­tza. Baina testu teorikoetan ur­teetan atzera eta aurrera ibili garela uste dut eta orain ur­gen­teena da egu­neroko kultu­rari dagokion kul­tur politika egitea eta hori ez da egiten ari oro har gobernua.

Krisiak eragin al du?
Beste sektore guztietan gerta­tzen ari den moduan, kulturak ere oso egoera la­rri­a bizi du krisia dela eta. Hainbat urtetan go­go­etak eta proposamenak egin­da, gero berriro zerotik hasiko ba­gina bezala gabiltza eta ez nabil baka­rrik marko teorikoan, mar­ko ope­ratiboaz ere ari naiz, be­rri­ro taldeak sortu behar di­re­lako. Gobernuak urte bi da­ra­ma­tza atzera eta au­rre­ra kontu hauekin eta bi­tar­tean guk ez du­gu beste ezer ikusten. Alde teo­rikoan, esa­ten di­gute finan­tzia­zio gehi­garri bat egongo dela, baina 2011ko aurrekon­tuetan ez dugu ikusi; esaten da herritarrak kulturara iritsi daitezen le­ge bat egingo dutela baina, bera­iek erabakita, 2012an amaituko da kontratua eta  ez dago gober­nua­ren egutegi legis­la­ti­boan. 2010az geroztik onartzeko dau­den 24 legetik hiru baino ez dira onartu eta bes­teak atzeratu egin dira. Le­hen­dabizi, egutegian sartu beharko dituzte eta ondoren ezagutu be­harko ditugu irizpi­deak eta le­geak proposatuta­koaren xedea eztabaidatu nahi bada. Horre­lakorik ez dugu ikus­­ten. Anto­latu genuen azke­ne­ko bileran adierazi nuenez, hobe da kon­tzeptua ezaba­tzea epetan ez ga­rela aile­ga­tuko ikusten badu­gu; itxaro­pena sor­tzen baduzu eta gero ez ba­duzu betetzen, emaitza askoz txa­rra­goa da. Horrexe­gatik egi­ten dut nik kritika. Doku­mentua orain­dik irekita dago, ez dago ados­tasunik eta ez dago guztien eran­tzunik. 2012an ama­i­tzen da kon­tratua eta ez dakit hasi be egingo den.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner