hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
“Gure enpresariak ahalegin handiak egiten ari dira lantegiak eta lanpostuak mantentzeko”
2011ko Otsaila

francisco.javier.azpiazu.cebekFrancisco J. Azpiazu Lasuen CEBEK-eko Idazkari Orokorra

Ekonomiaren une latzak direla-eta, enpresak, handiak eta txikiak, krisiari aurre egiten saiatu behar dira. Lantegiak eta lanpostuak aurrera ateratzeko, ezinbestekoa da lehiakorrak izatea eta garapenaren trenean igotzea.

Francisco Javier Azpiazu Lasuen (Durango, 1961) CEBEK­e­ko Idazkari Oro­ko­rra da. CEBEK Bizkaiko En­presarien Konfederazioa ­ira­bazi-asmorik gabeko enpresa erakundea da. 2003an Euskalitek eska­intzen duen Zilarrezko Q-a es­ku­ratu zuen.

CEBEK enpresa ­erakundeak lurraldeko 6.000 enpresa baino gehiago biltzen ditu eta federazioek, elkarteek eta enpresek osatzen dute. Bere xedeen artean, kide hauen interesak defendatzea, ezagupenak transmititzea, negoziazioaren ges­tioa ­edo pro­iektuen garapena aurki­tzen dira. Bestalde, erakunde publiko eta pribatuekin enpresa proiektuak garatzen ditu.

Zein da Bizkaiko enpresen egoera erreala krisiak izan duen ­efektuaren ondorioz? Krisiaren efektu horrek enpresen lehiakortasunean eragingo al du ­geroan?
Momentu honetan krisialdia jarraitzen duela eta susperraldia motela izango dela esan dezakegu. Gure industria oso kaltetua ­izan da barne eta kanpoko eskariak jeitsi direlako. Zorionez, badirudi azken hilabeteetan gure esportazioak berriro hazten hazi direla. Bestalde, eraikuntzaren sektorea une latzak jasaten ari da. Beste alde batetik, merkataritzak udako salmentekin eta beherapenekin zer edo zer hobetu du baina oro har ez dabil batere ondo.

Enpresa txikiak (familiarrak) kaltetuenak izaten ari dira azkenaldian?
Ikusten denez, egoera orokorra ez da batere ona eta enpresa txikienena ere ez. Abagune honetan gure enpresariak ahalegin handiak egiten ari dira lantegiak eta lanpostuak manten­tzeko. Bes­talde, gure enpresa txikien konfidantza berreskuratzea beharrezkoa da.

‘Berrikuntza’ enpresen mantenimendu eta garapenerako gil­tzarria ote da? Zein paper har­tzen dute I+D+i proiektuek berrikuntzari eta etengabeko hobekuntzei erreparatuz?

Ekonomia eta gizarte aurreratuak estu elkarloturik daude mer­katu globalean, eta orain sortzen ari diren aukerak ikusita, beharrezkoa da berrikuntza-pro­zesuari ekitea, errealitate aldakor eta globalizatuaren aurrean sendo kokatu ahal izateko. Enpresa guztiak noski, eta txikiak baita ­ere, saiatu behar dira berrikun­tza lantzen. I+D+I-ko proiektuak behar beharrezkoak dira enpresa guztien garapenerako.

CEBEKetik zein aholku eta ekimen bultzatzen dituzue? Zein­tzuk izango dira CEBEKen ekin­tzak 2011ra begira?
Alde batetik, kanpo merkataritza gehiago bulzatu behar dugu. Bestetik, eraikuntza publikoak asko lagunduko luke hain gaizki dagoen sektore horretan. Esan be­­har dugu, baita ere, zergen hazkundea ez dela batere ona momentu larri hauetan. Ez dugu ahaztu behar enpresariak euren enpresako lan-baldintzak askoz errazago eta azkarrago antola­tzeko gai izan behar direla. Ne­goziaketa kolektiboari dagokionez, betidanik esan dugu hitzarmenak enpresen lehiakortasuna bilatzeko tresna izan behar direla eta, horretarako, moldagarritasun-neurriak hartu behar dituztela kontuan.

Ezinezkoa da XXI. mendeko lan-harremanak orain dela 30 urteko legeriaren bidez gaitzea. CEBEKen jarraituko dugu Bizkaiko enpresen alde egiten eta arlo ezberdinak sustatuko ditugu. Berrikuntzan, kudeaketan, segurtasunean eta osasunean, ingurumena eta iraunkortasunean, nazioartekotzean, fiskalitatean, eranginkortasun ­energetikoan... beti lehiakorta­su­na bilatzen jarraituko dugu.

Hazkunderako urtea izango al da aurtengoa?
Astiro astiro goruntz joango gara. Hala ere, ez dut uste 2011. urtean Bizkaian %0,2a edo %0,4a baino gehiago haziko garenik.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner