hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
“Enpresen eta unibertsitatearen arteko elkarlana behar-beharrezkoa da”
2010ko Azaroa

Iñaki Goirizelaia EHUIñaki Goirizelaia / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorea

Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak EHUko kalitatea hobetu nahi du. Gainera, mundu mailan kokatu nahi du euskal unibertsitate publikoa. “Boloniako plana ona” dela dio Goirizelaiak. Izan ere, “ikasketen egitura Europa osoan ezagutzeko aukera izango dugu, graduen egiturak antzekoak direlako; ikasleen eta irakasleen mugikortasuna errazagoa da; eta europarrok hobeto ulertuko dugu elkar, besteak beste”.


Unibertsitate-enpresa harremanetako errektore or­­dea izan zinen, Peio Salaburu errektore zela. Zer ikasi zenuen garai hartan? Zein da harremana EHUren eta enpresen artean gaur egun?

Jendeak uste duena baino lan ge-hiago egiten dugu elkarrekin enpresek eta unibertsitateak, fakultate teknologikoetan ez ezik, Le­tretan ere. Elkarlana gero eta handiagoa da, baina oraindik falta da. Sentitu behar dugu –bai geuk, bai enpresek– elkarlana behar-beharrezkoa dela. Dato­zen urteetan ikasleek doktore­tza-tesi gehiago enpresetan egitea nahiko nuke, baina, horretarako, tesien gaiak enpresei lotuta egon behar dira. Horren haritik, datorren urtean zerbait egitea espero dugu.

Bi urte daramazu errektore. No­lako balantzea egingo ze­nuke?
Pozik nago. Orain arte gauza asko egin ditugu, eta oraindik ere lan egiten jarraitzen dugu. Iker­ketari dagokionez, esate baterako, plan berri bat jarriko dugu martxan urtarrilean. Era berean, Unibertsitatea nazioarte mailan kokatu nahi dugu. Horrek mugikortasuna –bai ikasleena, bai irakasleena– bultzatuko du. EHU nazioartera eramateko, gradu ondokoen presentzia handiagoa izan behar da kanpoan, ­eta kanpoko ikerlariak erakartzeko gauza izan behar gara.

EHU munduan kokatu nahi duzula esan duzu. Eta Estatu mailan, zein postutan dago EHU?
Ikerketaren ekoizpena oinarri­tzat hartuta, 11. postuan gaude Estatuan. Ez nago gustura postu horretan, baina horrek ez du ­esan nahi orain arte txarto egin dugunik: EHU oso unibertsitate gaztea da, eta azken urteotan gure joerak gora egin du. Adibidez, azken bost urteotan ­iker­keta-­ekoizpena bikoiztu egin dugu, ­eta gauza bera lor­tzeko beste ­uni­­ber­tsitate ba­tzuek zortzi urte behar izan dituzte.

Zelan ailegatuko da EHU Bolo-niako planarekin bat egiteko prozesura?
Heldu behar zen momentuan heldu gara Boloniara: ez lehenago, ez beranduago. Prozesu honetan aspaldi sartu ginen: duela lau urte hasi ginen Europa mailan guztiz egokitutako gradu ondokoak eskaintzen. Gauza berriak martxan ipintzen direnean ­ikusi behar dira emaitzak, eta ­akatsen bat egonez gero, horiek konpondu.

Eztabaida handia dago Bolo-niako planaren inguruan. Onu-ragarria al da EHUrentzat?
Boloniako plana ona da: ikasketen egitura ezagutzen da Europa osoan, graduen egiturak antzekoak direlako; mugikortasuna ­errazagoa da; europarrok hobeto ulertuko dugu elkar... Gainera, Estatuan dugun ikasketa-egitura oso zaharra da, aldaketa behar dugu. Beste alde batetik, irakaskuntza-metodologia erabat aldatuko da Boloniako Planaren eraginez: ikaslea ikasketa-prozesuaren eragile aktiboa bi­hur­tuko da.

Halaber, ikasleek ­ikasi behar dute merkatuan sar­tze­ko beharrezkoa den ezagu­tza, baina horretaz aparte, gaitasun batzuk ­ere lortu behar dituzte: jendeaurrean hitz egiten ikasi behar dute, proiektuak definitzen eta defendatzen, lantaldean ondo ari­tzen... Boloniaren kontra jarduten dutenek aipatzen dute euskara galduko dela, eta unibertsitatea enpresen eskuetan geldituko dela. Baina ez dira egia, ez bata, ez bestea. Euskararen garapena geure eskuetan dago eta normalizazio-plana guk ­erabakitzen du­gu Gobernu Kontseiluan. Eta gainera plan hori betetzea lortuko dugu: gradu berrietan %95 ­emango da euskaraz. Eskaintza egon badago. Beste alde batetik, unibertsitatea ez da enpresen eskuetan geldituko. Guk prezio publikoak ditugu graduetan eta graduondokoetan. Baliteke enpresaren batek master bat egiteko proposamena luza­tzea, baina hori berez ona da. Enpresen interesak eta gureak bat badatoz, zergatik ez dugu elkarrekin lan egingo?

Finantzaketa era berri bat aipatu zenuen irailean, ikasturtea irekitzeko ekitaldian...
Bai, Ikasletxea proiektua, hain zuen ere, oso polita iruditzen zaidalako. Bertan zerbitzuak ­izango dituzte ikasleek eskura, ­ikasleek eurek nahi dituztenak, alegia. Horrelakoak ohikoak dira Ipar Ameriketako unibertsitateetan. Eurek civic centre esaten diete horiei, eta ikasleek zein ­ikasle ohiek ordaintzen dituzte. Hemen ez dugu ohiturarik, eta nik erdi bidea proposatu nuen: zati bat ikasleek finantza dezatela (bakoitzak 12 euro urtean); beste zati bat, EHUko Adminis-trazio Zerbitzuko Pertsonalak ­  (5 euro jarriko dugu ikasle bakoi­tzak ordaindutako euro bakoi­tzarengatik); eta beste zati bat, ­erakunde publikoek (guk beste jar dezatela). Izugarri gustatzen zait proiektua, elkartasunean ­oinarritzen baita. Ere­du­garria ­izango litzateke.

Aspaldi honetan Lanbide Heziketa ikasten dutenek Unibertsitatean egiten dutenek baino aukera handiagoa omen dute lan merkatuan...
Hori ez da egia. Urtero-urtero ­egiten dugu ikerketa, lizentziatuen lan-egoera aztertzeko. Az­ken bolada honetan, langabezia igo da lizentziatuen artean, ­egia da, baina horiek oraindik ­ere errazago lortzen dute lana Lan- bide Heziketa ikasi dutenek edo ikasketarik ez dutenek baino. Eta aldea nabarmena da. Beste gauza da bakoitzaren lan-baldintzak ­edo soldatak. Agian lehen diru gehiago kobratzen zuten uniber­tsitatetik ateratakoek, eta orain aldea ez da hain nabarmena.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner