|
Isaac Loiola / Bidelan
Bidelan enpresa gipuzkoarrak Euskalit-ek eskaintzen duen "Zilarrezko Q" Saria eskuratu du eta bere esparruan, estatu mailan, ezagupen hau lortzen duen lehen enpresa bilakatu da.
Ianire Renobales
Isaac Loiola (Elgoibar, 1967) Bidelanen aritu da 2003. urteaz geroztik. Deustuko Unibertsitatean lizentziatu zen enpresa ikasketetan. Ostean, Nafarroako Unibertsitatean Giza Baliabideen eta Zuzendaritzaren Antolakuntzaren gaineko masterra burutu zuen.
Sektore honetan ‘Zilarrezko Q’-a eskuratzen duen lehena izan da Bidelan. Zer suposatzen du errekonozimendu hau enpresarentzat? 8 urteetan zehar egindako lan haundiari dagokion saria da. Ondo egindako lanaren errekonozimendua. Errepideen inguruan albiste positiboak ez dira maiz azaltzen, horregatik, AP-8-a eta AP-1-a kudeatzen dituen enpresak bere kudeaketaren bikaintasunari dagokion saria jasotzea bai Alduendientzat, erabiltzaileentzat bai eta gure langileentzat pozik egoteko arrazoia da.
Nola kudeatu duzue kalitate egitasmo hau? Nondik sortu zen hobetzeko asmoa? 2003.urtean aurreko enpresatik jasotako eredua aldatu beharrak eragin zuen kudeaketa eredu berri baten sortzea eta garapena sustatzea (Gipuzkoan aurreko enpresan lan egiten zuten langileak gure gain jaso genituela kontutan izan behar dugu). Hori izan zen gure lehentasuna, izan ere Europistas-entzat baliagarria izan zena guri ez zitzaigun balio, kontratuko baldintzak desberdinak bait ziren. Hausnarketa honek EFQM bikaintasunaren ereduaren aldeko apustua egitera eraman gintuen, etengabeko hobekuntza bultzatuaz gure langileen iritzi eta partehartzearen bitartez.
Enpresak hobetu al du eskaintzen duen zerbitzuaren kalitateari dagokionez? Noski baietz. EFQM kudeaketa ereduaren zutabeetako bat gure bezeroaren gaurko eta etorkizuneko behar eta itxaropenak asetzean datza. Gure bezeroak Bidegi eta Arabat dira (Gipuzkoako eta Arabako Foru Alduendien foru sozietateak) eta hobekuntza antzeman dugu bezeroekiko urtero neurtzen dugun asetasun mailari dagokionez beraien beharrei erantzunez.
Enpresak hobetu al du eskaintzen duen zerbitzuaren kalitateari dagokionez? Konpromezu honek eraman gaitu, ez bakarrik kontratuan isladatutako baldintzak betetzera, baizik eta beraien beharrei aurre hartu nahian, bezeroen izenean garatzen ditugun zerbitzuetan etengabe hobekuntzak proposatzera.
Zein pisu dauka berrikuntzak autopisten mantenuan? Ekintzailetza izan behar al da sektore honetan ere? Sektore hau etengabe garapenean dago eta honen adibide funtzionamenduan jartzen diren sistemak eta instalazioak dira, geroz eta konplexuagoak. Ap-1 autobidea eta Donostiako Bigarren sahiesbidea adibide onak dira, Bidegi eta Arabat-en eskutik burututako inbertsio publikoei esker, puntako azpiegituraz hornituak, tunelen kudeaketarako sistemarik berrienak barne hartuz. Bestalde, eta 2006-tik estatu mailan fakturazio elektronikoa eskeintzen duen lehen autobidea izan gara, orainarte hilero igortzen ditugun 15.000 fakturen 35% koa formula honen bitartez kudeatuz. Bidegi eta Arabat-en esku dauden gaitasun altuko errepideen kudeaketan ezarritako jarduera berritzailearen adibide batzuk besterik ez dira hauek.
AP8 eta AP1 autopisten ustiapena eta kontserbazioa zuen esku dago, zer egiten duzue errepideen kalitatea mantentzeko? Bidegi eta Arabat-i lotzen gaituzten kontratuetan azaldutako jarduerei dagozkien baldintzen eta maiztasunen betetze arduratsuaz gain, Bidelanen gure ekoizpen prozezuaren gain etengabeko hobekuntzara bideratutako dinamika bultzatu dugu, horretarako eragile guztien parte hartze eraginkorrean oinarrituz (langileak, arduradunak, hornitzaileak eta bezeroak).
Zer dago oraindik hobetzeko? Bikaintasunaren bidean aitzatespen publiko hau urrats garrantzitsu bat da. Esan nahi dudana da etengabeko hobekuntza prozesuak ez duela amaierarik eta hobetzeko aukerak hor daudela. Gure bezeroei entzun beharra daukagu, beraien lehentasunak eta beharrizanak ezagutu eta asetzeko. Honez gain, eta barne ikuspegi batetik, gure prozezuen eraginkortasuna lantzen jarraituko dugu. Azken finean, erakundearen jasangarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenaren ingurukoa lortzea da helburua, gure akziodunen, langileen eta orohar gizartearen interesak orekatuz.
Zein erroka dituzue epe laburrera begira? Oinarrizkoena, krisiari aurre egitea, gure kasuan ibilgailuen igarotzeen beherakada garrantzitsuan isladatu delarik. Bestalde, gure jarduera Bidegi eta Arabat-en eskakizun berriei egokitzea. Zentzu honetan, azken foru eta udal hauteskundeak direla medio aldaketak egon dira bai Gipuzkoan eta bai Araban, foru sozietateen gidaritzan isladatuaz.
|