|
2012ko Otsaila |
Nerea Txapartegi / Donostiako Udaleko Euskara eta Kultura Zinegotzia
Iragan urteko ekainaren 17an izendatu zuten Nerea Txapartegi Donostiako Udaleko Euskara eta Kultura Zinegotzi. Politikaria izateaz gain, lehen hezkuntzako irakaslea da eta euskara eta kultura mugimenduetan ibili da "bizitza osoan".
Imanol Carrillo
|
|
2012ko Otsaila |
|
Isaac Loiola / Bidelan
Bidelan enpresa gipuzkoarrak Euskalit-ek eskaintzen duen "Zilarrezko Q" Saria eskuratu du eta bere esparruan, estatu mailan, ezagupen hau lortzen duen lehen enpresa bilakatu da.
Ianire Renobales
|
|
2012ko Otsaila |
|

Eneko Aldaba / Ikerchem
IkerChem 2006an sortu zen EHUko Kimika Organikoa sailean. Eneko Aldaba kimikan doktorea (Beasain, 1978) da eta enpresa sortu zenetik lanean ari da bertan. Gaur egun, Proiektuen zuzendaria da eta Lanabesari azaldu dizkio euskal enpresaren nondik norakoak eta zein lan mota burutzen duen.
Ianire Renobales
|
|
2012ko Otsaila |
|
Joan Mari Irigoien / Idazlea
Joan Mari Irigoien (Altza, 1948) idazleak aspaldi buruan zuen ideia berreskuratu eta “Ur arreak, ur garbiak” liburua erabili du protagonista kolektiboaren bidez, herri baten desagerpena islatzeko; narratzaile berezi hauen pozak eta negarrak. Ur azpian gelditu da Urgain, baina memoriak igerian badaki eta agure jubilatu talde batek gogora ekarriko ditu bertan bizi izandakoak. →Ianire Renobales
|
|
2011ko Abendua |
|

Miren Josune Ariztondo / Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Foru Diputatua.
Miren Josune Ariztondo Akarregi (Ondarroa, 1948) 2008ko urtarrilaz geroztik da BFAko kulturako diputatua. Lanabesarekin aritu da 2012ra begira, Bizkaian dagoen kultura ekimenen gainean hitz egiteko.
Ianire Renobales
|
|
2011ko Abendua |
|
Mikel Lezamiz / Mondragon-eko Euskara Koordinatzailea.
Mondragon 1956an jaio zen Arrasaten (Gipuzkoa). Mugimendu kooperatiboaren fruitu izan zen sorreran, eta geroztik, euskara izan du bide lagun.
|
|
2011ko Urria |
|
Juan Ugarte / SEA-ko idazkari orokorra.
SEA Empresarios Alaveses-ek mila enpresa arabar baino gehiago batzen ditu. Formakuntza, berrikuntzak edo lehiakortasunaren garapena ditu helburu, besteak beste.
|
|
2011ko Uztaila |
Joseba Barandiaran / Ekonomialaria.
Joseba Barandiaran ekonomialariak gaur egun pairatzen dugun krisiaren berri eman digu, eta horretarako euskara erraza eta ulergarria erabili egin du. Bere ustez, Estatuan baino hobeto gabiltza Euskal Herrian, eta Europan baino okerrago. Etorkizunari begira ez da baikor agertu: “Bide luzea dugu krisitik ateratzeko”, esan du.
|
|
2011ko Ekaina |
Itziar Martija / Berreginen Museoko Hezkuntza Zerbitzuaren Arduraduna.
Bilboko Berreginen Museoa eratzeko ideia 1922an Manuel Ramirez Escuderorena izan zela uste da. Geroztik, kokaleku anitz izan ditu eta egun, Mariaren Bihotza Elizan aurkitzen da. Itziar Martija (1972/Bilbo) museoko hezkuntza zerbitzuaren arduraduna da eta kopia hauen balioaz aritu da.
|
|
2011ko Maiatza |
Patxi Ormazabal / Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko Presidentea.
“Formula kooperatiboa historian zehar funtzionatu duen enpresa eredua da”. “Enplegu eta prestakuntza arloko eta bestelako gaitasunak ditugu eta enplegu sortzaileak garela erakutsi dugu”. “500.000 pertsona inguruk daukate harreman zuzena kooperatiben munduarekin”.
|
|
|
|